XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nere Aitaren naia betetzailleak, alegia, aide oiek bezin aide ditut.
Aideago ere bai noski.
Bere Ama bera baño ere?.
Nere Ama ber-bera, nere biotz-kutunena, ama detalakoz ez da, Aitaren borondate betetzaille zintzoa delako baizik.
(
Baña Berak erantzun:
(
Nere Amak berak baño obeki Jainkoaren naia besteren batek egingo ba`lu, maiteago nuke.
II-gn. Batikano Eliz Batzarrak Andre Mariaz eman digun agiri zoragarria, bai egitan zoragarri!, 67-gn. zenbakian, itzez-itz auxe dio: Oroi bitez, bada, Ama Birjiñaganako egiazko jaiera ez daukagula samurtasun agor ta igarokor batean, kristau sinismenik jatorrenean sustraiturik baizik.
Berak argituta, Zeruko Amaren bikaintasuna ezagutu, beraganako biotz-maitasunean irazeki, eta, batez ere, berari jarraitu ta bere antz-antzeko izaten alegintzean.